Mara Mara

Oihu isil bat. Elurra Gau beltzaren gainean.
Bi emakumek elkarrekin emango dituzte beren azken uneak, mendiko txabola batean.
Hitzik gabe, elkarri lagun egingo diote urtzen den elurraren soinuak aurrera egin ahala

Zazpi T’erdi eta Filmotiveren ekoizpen bat
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin

Generoa: Fikzio-experimentala
Formatua: 2K / DCP
Soinua: Estereo
Iraupena: 41min
Urtea: 2016
Jatorrizko bertsioa: Euskara
Azpitituluak: Gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
Val d’Azunen, Frantzian filmatua

Antzezleak: Josune Gorostegui eta Laura López

Zuzendaria: David Aguilar
Zuzendari laguntzailea: Ima Paralux
Argazkia: David Aguilar, Pello Gutiérrez
Irudi osagarriak: Ima Paralux & Tzesne
Ekoizpen burua: Iñaki Sagastume
Arte zuzendaria: Rebecca Wilkinson & Oier Villar
Soinu diseinua: Tzesne
Zuzeneko soinua: Tzesne & Oier Villar
Edizioa: David Aguilar
Zazpi T’erdi ekoizpena: Pello Gutiérrez
Filmotive ekoizpena: Iñaki Sagastume
Sehaska kanta: Ibon RG & Tzesne
Sukaldaria: Aines Arizmendi
Afitxa: Loli Cabral

SARIAK
Mejor Dirección de Fotografía 46º ALCINE. Madrid.

ZINEMALDIAK
-64º Festival Internacional de Cine de San Sebastián. Zinemira Section. September 2016
-5º NO/GLOSS FF. Leeds Independent Film Festival. UK. October 2016
-3º Intermediaciones. Festival de videoarte y video experimental. Medellín. Colombia. October 2016
-46º ALCINE. Festival de Cine de Alcalá de Henares. Madrid. October 2016. Best Cinematography.
-5º Zinegin. Hazparne. November 2016
-1º Filmette. New York. USA. 2016
-14º Zinegoak. Festival Internacional de Cine LGBT de Bilbao. Basque Country 2017
-12º M.U.F.F. Festival des Films Underground de Montreal. Quebec. Canada

Oharrak:
Heriotza oso modu ezberdinetan ikusi eta bizi izan da gizaterian zehar. Pentsa genezake gurea beste bat besterik ez dela baina baita hain dela berezi eta ezberdina iraganean ematen zen gutxi gorabeherazko koherentziarekin hausten duela.
Mara Mara da, euskaraz, elurrak lurraren kontra jotzen duenean egiten duen hotsa.
Argi eta iluntasunak zeharkatzen dute Piriniotan elur denborale batetan zehar filmatutako pelikula hau.
Pelikula honek maitasun eta heriotzaren inguruko giro eta emozioak iradokitzen ditu. Gure gizartearen inguruko gogoeta batetik abiatzen da, komunitate bat non heriotzari buruzko gogoeta hori baztertu eta geroratu egiten den, eta ondorioz horri buruzko ezein irudikapen ezinezkoa den leku bat.
Mara Mara-k David Aguilarren zineman berezkoak diren elementuak ditu. Ekoizpen egitura handietatik aldentzen den zinema sentsorial eta oldarkorra. Jarduteko askatasun honek ikuslea eta bere lanaren arteko esperientzia intimista bat eskaintzen dio bere pelikulei. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren istorioak, beste zerbaitetan bilakatzeko, zinema plastiko batean, film eta soinu testurazkoa.