Zazpi T'erdi
Pello Gutiérrez, David Aguilar Iñigo eta Iñaki Sagastume Zazpi T’erdi izenpean ikusentzunezko generoen nahasketan diharduten hiru lagun dira. Haien lanek arreta berezia jartzen diote filmaketa prozesuari eta errealitatearekin duten harremanari; ez-fikzioa eta zinema experimentala lantzen duten filmak dira. Haien filmografian halako filmak aurkitu ditzakegu: La vía flotante (2019), Zain (2018), Converso (2017), Ozpinaren sindromea (2017), Mara mara (2016), Oírse (2013) edo Nao yik (2011).
Arte eszenikoen alorrean ez-fikzioa ekarri dute Biutz (2012) edo Heriotza bikoitza (2018) bezalako lan eszenikotara, sormen kolektiboko lanak biak.
Bestalde, beste kolektiboekin lankidetzan (Mikelazulo, Banda bat) LUPA dokumentalen mostra eta NOKODEK ikusentzunezko experimentazio festibala antolatzen dituzte.
Zazpi T’erdi
Osasun iturri kalea 10, Behea Eskuin
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: +34.943458989
info@zazpiterdi.com