Nao Yik
Nao Yik dokumental-saiakera bat da; 30 eta 50. urteetan zehar Chinan bizi izan zen Frances Wilkinson emakume inglesaren gutunen bidez, gaur eguneko Chinara bidaian eramaten gaitu, gutunen eta dokumental egilearen ikus puntuak konparatuta. Kontraste jolas bat, bideo-eguneroko baten eran, Frances-en bilobaren gutunen irakurketa goxoak bilduta.
Oirse FILMIN-en eskuragarri: Ikus filma online
Clipping:
CAIMÁN, CUADERNOS DE CINE: Hemen
NAO YIK en el semanal METRÓPOLI de El Mundo: Hemen
Revista de cine Encadenados: Hemen
Audiovisual 451: Hemen
Revista FOTOGRAMAS, NAO YIK Primer Premio ALCINE: Hemen
Noticia en cineporlared, NAO YIK Primer Premio ALCINE: Hemen
Noticia en Diario de Alcalá, NAO YIK Primer Premio ALCINE: Hemen
Diario Bahía de Cádiz: Hemen
REVISTA FOTOGRAMAS: Hemen
Diario de Cádiz: Hemen
Neil Young’s Film Lounge: Hemen
Microclima: Hemen
Noticias de Navarra: Hemen
Diario Vasco (Ricardo Aldarondo): Hemen
Diario de Navarra: Hemen
Memoriando: Hemen
Oharrak:
Proiektua nere neska-lagun Rebecca-k eta nik bere amona Frances-ek 1939-1949 urte artean Chinatik idatzi zituen gutunekin kaxa bat aurkitu genuenean sortzen da.
Gutunak sorpresa bat izan ziren. Eguneroko moduan idatzita zeuden (gutun bat astero) eta oso modu zorrotzean. Astetik astera, Frances Wilkinson-ek Chinan bizitzea nolakoa zen kontatzen zion bere familiari. Gatazka garaietan kokatutako gutunak, (japoniar okupazioa eta bigarren mundu gerra) bere eguneroko esperientziei buruz hitzegiten zutenak. Gutun haietan bere irakasle lana nolakoa zen azaltzen zuen eta Ingalaterran utzi zuenarekiko sentitzen zuen malenkonia, baina batezere, chinatar gizarte eta kulturari buruz zehatz-mehatz hitzegiten zuen: hizkuntza, kaligrafia, chinatar nortasuna, ohiturak, arkitektura, maitasuna, erlijioa, gastronomía eta baita eta akaso hunkigarriena, gerla eta bonbardaketei buruz egiten zituen deskribapen zehatzak, ezin garrantzitsuagoa izan zen garai bat arlo pertsonaletik marrazten baizuen. Hortik aurrera bidaia hura errepikatu eta Chinari buruz gure inpresio propioak idazteko ideia sortu zen, honakoan gutun bidez egin beharrean euskarri zinematografiko batean egiteko.
Bi esperientzia hauen emaitzaren ondorioz sortzen da pelikula hau. Off ahotsean gutunen pasarte batzuk erabilita, bideo-eguneroko modura, pelikulak irudi zinematografikoaren bila bidaiatzen du. Pelikula hau denboran begiratzeko moduari buruzkoa da. Frances-ek bere gutunetan adierazten zuen eta orain irudien bitartez egiten dugu. Kontraste jolas bat da, gure eta haren garaien artekoa, haren eta gure emozioen artekoa, berak bizi izan zuen Txina eta gaur eguneko Txinaren artekoa. Azken finean, herri bateko bi garai ezberdinei buruzko bi begirada ezberdin dira. Azken finean baina, bizitza ulertzeko saiakera berbera dira.