Heriotza Bikoitza

Lan kolektibo honetan sormen prozesuan parte hartu genuen, bideoa narratiban narrazio elementu moduan uztartuz.

Heriotzari eta bizitzari, bizitzari eta heriotzari edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa da Heriotza bikoitza (Doble malta).
Fikzioak eta errealitateak leku bera partekatzen duten lerro finean dihardute aktore bik, lehenengo pertsonan hitz eginda, mintzaira poetikoa erabilita, absurdoa tarteka eta performatiboa berez. Gorputzak, soinu-giroak eta eta irudiak elkarren gainean jartzen dira, eszena bizitzaren eta heriotzaren puskekin betez.
Zer gertatzen da bizitzaren bidea amaitzen denean?

Ze Onda Antzerki Taldearen ekoizpen bat
Zazpi T’erdiren lankidetzarekin

Banaketa: ATX Teatroa

Iraupena: 80 min
Urteak: 2017-2019
Hizkuntza: Euskara

Apoyos: Bilbaoeszena, Meta! Kultur Proiektuak, Azpeitiko Kultur Kooperatiba, Niessen Kulturgunea de Errenteria, Harrobia Eskena

Aktoreak: Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy

Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon Ander Alonso
Dramaturgia:Mikel Zumeta
Eszenografia: Álvaro Ledesma
Sorkuntza eta koreografia: Talde-lana
Argiztapena: Arantza Flores
Musika: Paula Olaz
Jantziak: Ane Urtizberea
Ikus-entzunezkoak zuzenean: Zazpi T’erdi

17/10/2017 Soreasu antzokian. Azpeitia. Gipuzkoa ESTRENALDIA
24-25/02/2018 Gazteszenan. Donostia. Gipuzkoa
18/03/2018 Niessen Antzokia. Errenterian
13/04/2018. Auditorio Barañain. Navarra
18/05/2018. Itsas Etxea Auditoriuma. Hondarribia. Gipuzkoa
25/05/2018. Centro Cultural San Agustín. Durango. Bizkaia
23/12/2018. Auditorio Juanba Berasategi. Pasaia. Gipuzkoa
22/02/2019. Torrezabal Kultur Etxea. Galdakao. Bizkaia

30/03/2019. Lekeitio

Argi esan dezagun: sorkuntza miresgarri honen atzean prozesu kolektibo eredugarri bat dago, eta hori emanaldiaren une bakoitzean igarri da. Jon Ander Alonso zuzendariak kontu hauen inguruko hainbat gai proposatu zizkien aktoreei, eta Zazpi t’erdiko bideo-sortzaileek heriotzaren mugan egon direnen testigantza harrigarriak bildu zituzten. Hortik abiatuta, Gaztañaga eta Sagardoiren lagunarteko solasaldiak jaso, haiei forma eman, eta gero, soberakinak kendu, kendu, kendu, iragazi, araztu, zozokeria oro, errazkeria oro ezabatu: hobe da gutxiegi gehiegi baino. Eta inspirazio gorenari darion umore ona aldarrikatu, eta zuzenean hartutako irudiei esangura aberasgarria eman, eta dramaturgiaren muina zen kaxoi zeharrargia metafora guztien paradigma bihurtu, eta bai Eneko bai Miren beren momentu sublimeenetan ikusi, bakoitza bere euskalki naturalean dotore, elkarrekin haserre edo power-rock-a dantzatzen, larrua jotzen, heriotzaren unean arimaren eta gorputzaren arteko banaketa irudikatzen, eta hilik egon ostean bizitzara berriz etortzeko unea maisuki ematen.
Agus Perez. Berria.