Abuztua

Julenek mugitu ezin den amonaren ardura izango du uda euritsuko arratsalde sargorietan. Egunek aurrera egin ahala, hasierako axolagabetasuna jakin-min bilakatuko da. Kontakizun bat maitasuna eta izuaren mugan.

Zazpi T’erdiren ekoizpen bat
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin

Generoa: Fikzioa
Formatua: HD 1:1,78
Soinua: Stereo
Iraupena: 17 min.
Urtea: 2013
Jatorrizko bertsioa: Euskara
Azpitituluak: Gaztelera, frantsesa eta ingelesa

Antzezleak: Felisa García, Beñat Larrukert, Vega Iguaran

Gidoia eta zuzendaritza: Pello Gutiérrez
Ekoizpen zuzendaritza: Iñaki Sagastume
Argazki zuzendaritza: David Aguilar Iñigo
Soinua: Iñigo Telletxea
Zuzendari laguntzailea: Goizeder Urtasun
Zuzendaritza artistikoa: Rebecca Wilkinson, Menó, Camino Ruiz, Laura Hernández

Sariak:

-Golden Anteaters Film Festival, Poland 2013, Masters Of Short Film Award.
-Sorsi Corti, Parlermo, Italia 2013, Best Fiction International Shortfilm.
-Festival International de Contis, France 2013, Prix spécial du jury.
-Fer Film Festival, Kosovo 2013, Best Short Film Award.
-Premio Internacional de Cortometrajes Universidad de la Laguna, Tenerife 2013, Best Director Award.
-Thess International Short Film Festival, Thesalonika, Greece 2013, Cinematic Achievement Award
-Lekeitioko Zine Bilera, 2013. Film labur onenaren saria

Zinemaldiak:

-7th ISFFI, Chennai, India, 2013
-9th Solo Para Cortos, Bartzelona, Spain, 2013
-11th Giza Eskubideen zinemaldia, Donostia, Spain, 2013
-10th L’inconnu Film Festival, Paris, France, 2013
-7th Sorsi Corti, Parlermo, Italia, 2013
-7th Golden Anteaters Film Festival, Lublin, Poland, 2013
-13th Cine A la Calle, Barranquilla, Colombia, 2013
-2nd Festival de Cine Propio, Madrid/México, 2013
-18th Festival International de Contis, France, 2013
-3rd Alta Langa Film Festival, Italia, 2013
-6th Premio Cinematográfico Palena, Italia, 2013
-8th Short Shorts Film Festival México, 2013
-1st Hendaia Film Festival, France, 2013
-4th Petaluma International Film Festival, U.S.A. 2013
-1st Fer Film Festival, Kosovo, 2013
-14th Pasaiako Film Laburren Erakustaldia, Pasaia, Spain, 2013
-36th Lekeitioko Euskal Zine Bilera, Lekeitio, Spain, 2013
-2nd Festival Internacional Cinematográfico de Toluca

Oharrak:

Gure amona 105 urterekin hil zen. Bere azken 5 urteak gurpildun aulki batean eman zituen, mugitu gabe. Azken 2 urtetan hitz egiteari utzi zion eta ez zuen keinurik egiten.
Begirada huts bat zegoen haren begietan.

Jakinmina eman dit beti amonak zer pentsatzen zuen. Esaten genionari arreta jartzen omen zion, ikusten zuenari buruz zer sentitzen zuen. Kanpotik ez zuen erakusten, baina pentsatu nahiko nuke guri so ibiltzen zela eta arreta handiz ikertzen gintuela, azaltzen ez bazuen ere.

Film labur hau sentipen hartatik jaio zen.